presentación virtual Eskibel
Preguntas frecuentesNormativasDepartamentosSecretaría galeriayoutubeComedorCalendarioAutobúsMoodle

NOTE! This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand

HEZKUNTZA EREDUA

Modelo educativo Alcaste

HEZKUNTZA EZKAINTZA

Oferta educativa Las Fuentes

LANABES PEDAGOGIKOAK

Instrumentos educativos Alcaste

PROYECTOS

PROYECTOS

BERRIKUNTZA PEDAGOGIKOA

Innovación pedagógica Coas

Ekitaldirik laster

Mar
24

24.03.2017 - 31.03.2017

Mar
31

31.03.2017 - 01.04.2017

Apr
4

04.04.2017 3:15 pm - 4:30 pm

GESTOR EDUCATIVO

¿Qué es el Gestor Educativo?

Acceso

eskibel-euskaraz1

EXCELLENCE PROGRAMAKO IKERKETA LANAK AURKEZTU DITUZTE

Joan den martxoaren 11an, larunbata, Nafarroako Unibertsitateak Excellence Programako Espainia guztiko ikasleak beren ikerketa lanen defentsak egitera gonbidatu zituzten. Gure ikastetxearen izenean aipatu Programan parte hartzen duten 2º Batxilergoko ikasleak eta beren familiak joan ziren.
María Manriquek, Marta Romayk, María Ruiz-Lopetedik eta Blanca Urbizuk osatutako taldeak beren "Filosofia beganoa, humanoa ere bai?" ikerketa proiektua defendatu zuten.
Defentsan, hamar minutuko tartean taldekide guztiek lanaren azalpena egin behar zuten. Ondoren, Unibertsitateko irakasleek osatutako tribunalak galderak, iruzkinak eta zenbait ohar egingo zizkieten. Azkenik, ikasleek galderei ahalik eta erarik egokienean erantzuten saiatu behar zuten. Nahiz eta defentsak gauzatu ziren aretoan berrogeita hamarren bat lagun bildu, gure ikasleek aparteko azalpena egin zuten eta tribunalak zoriondu egin zituen.
Arratsaldean, familiak Unibertsitateko Museoko aretoan egin zen Excellence Programaren amaiera ekitaldian izan ziren. Bertan, 2. Batxilergoko ikasle guztiek Excellence Programako partaide izan direla egiaztatzen duten ziurtagiriak jaso zituzten.
Gure ikasleak hilabete gutxiko tartean bizi beharko duten unibertsitate bizitzara gerturatzen dituen eguna izan zen.

Compartir

Azken eguneraketa: Monday, 27 March 2017 10:00

Bisitak: 9

DANBORRADAK AITA MENNI BISITATU ZUEN

Hilaren 19an, osteguna, Erain-Eskibel Konpainiako ikasle talde batek, Zuhatzuko Ahizpa Ospitalarien Aita Menni zentroa bisitatu zuen, bertako gaixoekin batera San Sebastian Eguna ospatzeko.
Gaixoei, langileei eta ikasleei zirrara nabari zitzaien. Sarriegiren martxekin batera, ikasleek bertako gaixoekin batera arratsaldea ahalik eta era atseginenean pasatzeko ahalegina egin zuten.

Compartir

Azken eguneraketa: Monday, 27 March 2017 10:01

Bisitak: 2

TXIKIEN ETA EZ HAIN TXIKIEN DANBORRADA

Urtarrilaren 19an Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasleok San Sebastian Eguna ospatu genuen. DBH-ko eta Batxilergoko ikasleek ere ustekabeko ospakizuna izan zuten.
Ikasleek eta irakasleek txokolatea eta txurroak janez hasi zuten denboraldi hotza, eta kalera irten aurretik berotzen lagundu zien. Gero, ikasle guztiak lerroan jartzen joan ziren. Bertan, guraso asko zeuden festaz gozatzeko prest. Aurten berrikuntza egin genuen: bandera jasotzea. San Sebastian martxarekin batera, Eskibeleko zuzendariak bandera jaso zuen, festaren hasiera iragarriz. Ondoren, gainerako martxak jo zituzten eskolako atarian desfilatuz, eta berritasun modura, Haur Hezkuntzako eraikineraino luzatzen zen ibilbidea egin zuten.
DBH-ko eta Batxilergoko ikasleek ere ustekabeko ospakizuna izan zuten. 16:15etan txokolatea eta txurroak eraman genizkien ikasgelaraino. Gainera, danborradako martxak jo zituzten boligrafoekin mahaiak kolpatuz, danborren eta makilen erara.

Compartir

Azken eguneraketa: Monday, 27 March 2017 10:01

Bisitak: 2

FAMILIA ORIENTAZIO IKASTAROA. “NERABEZAROA”

Joan den urtarrilaren 27an, ostirala, DBH-ko 1. eta 2. mailetako gurasoentzako Erainek eta Eskibelek ikastetxean antolatutako nerabezaro COF-a amaitu zen.
33 pertsonek (17 bikotek) parte hartu dute eta lau taldetan banatuta lan egin dute. Víctor Petuya, Luis Díaz, Patricia Gómez, Javier Velasco eta Itxaro Sorozábal izan dituzte hizlari.
Ikastaroak iraun dituen bost saioetan krisia eta erronkak, autoritatea, krisi existentziala, irteerak eta lagunak edo sexualitatea bezalako gaiak landu dira.
Ikastaroa trinkoa izan da, baina era berean oso baliagarria. Talde bileretan nahiz saio orokorretan sortutako giroa oso parte-hartzailea eta lasaia izan da –Horregatik, "COF amaiera" aperitibo baten bidez ospatu genuen, gure hausnarketak partekatzeko aprobetxatuz.
Ikastaroak beren seme-alaben garai honetan sakontzeko denbora eta ahalegina eskaini diguten gurasoei jakinduria gehiago eman izana espero dugu.

Compartir

Azken eguneraketa: Monday, 27 March 2017 10:01

Bisitak: 1

TALDE-LANAK IKASKUNTZA HOBETZEN DU ETA GIZA GAITASUNAK GARATZEN LAGUNTZEN DU

Otsailaren 1ean, 2an eta 3an Eskibelgo, Eraingo eta Erain-Txikiko irakasleek Talde-Lan bidezko Ikaskuntza Ikastaroan parte hartzeko aukera izan zuten Bilbon.
Saio honetan gakoa, talde-lanaren bidez, lidergoa, eztabaida positiboa eta berdinen arteko errespetua bezalako gaitasun sozialak garatzen laguntzen duten estrategia desberdinak garatzea izan da. Minnesotako Unibertsitateko Robert eta David Johnson irakasleek zuzendu dituzte saioak, eta oso praktikoak izan ziren. Orain gure ikasgeletan ezartzea eta ikasgaia burutzeko online fasea amaitzea geratzen zaigu.
Beste behin, irakasleen etengabeko formakuntzaren bidez, Eskibelek berrikuntza kontuan duela bermatu dezakegu.

Compartir

Azken eguneraketa: Monday, 27 March 2017 10:01

Bisitak: 8

HAUR HEZKUNTZAKO ATE IREKIEN JARDUNALDIAK

Urtarrilaren 27an eta28an Eskibelgo Haur Hezkuntzako ikasgelak irekiko ditugu gure irakaskuntza proiektua zabaltzeko.
Aurten, jardunaldiek bi egun iraungo dute, ostirala, goiz eta arratsaldeko saioekin, eta larunbata, familia gehiago jasotzea ahalbidetzeko. Hezkuntza proiektuaren oinarrizko alderdiak azaltzeko baliatu zen saioaren hasiera –formakuntza akademikoa, humanoa eta kristaua-, 2, 3, 4 eta 5 ureetako ikasgelak bisitatu ziren, estimulazio goiztiarreko jarduerak ikusteko, Jolly Phonics metodoa erakutsi zen, Psikomotrizitate jarduerak, pentsamendu ohituren garapena... Era berea, jangela eta sehaska-gela ikusteko aukera izan zuten, familien iritziz ikastetxeko eder eta atseginena, hain zuzen.
Larunbatean, ikaslerik ez zegoenez, ikasturteko tutore bakoitzak ikasgela garatzen zituzten jardueren inguruko azalpena eman zuen eta hauek ikusteko bideo bat erakutsi genuen.

Compartir

Azken eguneraketa: Monday, 27 March 2017 10:02

Bisitak: 1

BAPNE ERRITMOZ

COAS Irakaskuntza Taldeko (Haurkabi, Ayalde, Umedi, Munabe, Alcaste eta Eskibel) 36 irakaslek Javier Romerok (Musikologian Doktorea eta unibertsitate irakaslea) gidatutako BAPNE (Biomekanika, Autonomia, Psikologia, Neurozientzia eta Etnomusikologia) ikastaroan parte hartu zuten joan den otsailaren 17an eta 18an.
Gorputz perkusioa, musika eta Inteligentzia Anizkunen teoriaren paradigmaren barneko mugimendua baliatzen dituen estimulazio metodo kognitibo, psikomotorea, sozioemozionala eta neuroerreabilitatzailea da BAPNE.
COASeko irakasleak joan den urteaz geroztik ari dira horrelako ikastaroak egiten eskola curriculumean txertatzeko; izan ere, psikomotrizitate, neurologia, psikologia eta musika onura garrantzitsuak dakartza: arreta, zehartasuna, koordinazioa, neuronen konexioak, gorputzaren kontrola, espazioa hautematea etab. Hau da, ikasleen garapen kognitiborako beharrezkoak diren gaitasunak.
Ikastaroaren oinarrizko trebakuntza 12 orduko hiru saiokoa da.

Compartir

Azken eguneraketa: Monday, 27 March 2017 10:02

Bisitak: 1

Copyright - Colegio Eskibel