presentación virtual Eskibel
Preguntas frecuentesNormativasDepartamentosSecretaría galeriayoutubeComedorCalendarioAutobúsMoodle

NOTE! This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand

HEZKUNTZA EREDUA

Modelo educativo Alcaste

HEZKUNTZA EZKAINTZA

Oferta educativa Las Fuentes

LANABES PEDAGOGIKOAK

Instrumentos educativos Alcaste

PROYECTOS

PROYECTOS

BERRIKUNTZA PEDAGOGIKOA

Innovación pedagógica Coas

Euskararen eguna ospatzen

Pasa den abenduaren 3an, Eskibelen Euskararen eguna ospatu genuen. Ilusioz hasi ginen prestatzen egun horretan egingo genuena eta, horretarako, Euskaraldia ekimenarekin bat egin genuen. Azaroaren 23 tik ahobizi edo belarriprest piloa ikusten zen eskolan.

Euskararen Egunerako apaingarriak egin ziren: Batxilergo 1. eta 2koak izan ziren ardura hori hartu zutenak eta sarrerako panelak apaindu eta aho bizi izateko pegatinak egin zituzten Eskolako sarreran jarri genuen panelean, Eskibeleko leloa agertzen zen Euskara, mugarik gabeko haizea. Batxilergo 2koek egin zuten leloa, metaforaren trebezia egitenez.

Eta Euskararen Eguna 2018 iritsi zen. Txikienek, egun horretan, lepoko zapia eta txapela jantzi zuten, eta guztiok euskaraz hitz egiteko prest etorri ginen eskolara.

HAUR HEZKUNTZAN beraiek egindako mural batzuekin apaindu zuten pasiloa. Muraletan beren leloa: Gau eta egun, Euskara gure lagun!!. Gero, DBHkoek antzerki bat egin zieten, eta eguna bukatzeko txokoaltea txurroekin jan eta Euskaraldian ikasitako abestia abestu eta dantzatu zuten, denek elkarrekin.

LEHEN HEZKUNTZAN denetatik egin zuten: antzerkiak, DBH 1. mailakoek Kahoot berezia prestatu zuten 6. Mailakoentzat, irakurketa lehiaketa, eta eguna bukatzeko,denak bildu ziren Gure nahia abestia elkarrekin dantzatzeko.

DBHn ere primeran ospatu zuten Euskararen eguna. Txikiei antzerkiak egin zizkieten, klasean karaokeak eta pelikula bat ikusi zuten.

DBH 4 eta BATXILERGOkoek hitzaldi aparta izan zuten Laura Chamorro TeleDonostiko aurkezle, bloglari eta enpresariarekin. Bere ibilbide profesionala kontatu zien eta moda munduko gora behera interesgarriak ere. Bukaeran, nahi izan zuenak, berarentzat jazteko kolorerik aproposena zein zen galdetu ahal izan zion.

Compartir
Copyright - Colegio Eskibel