presentación virtual Eskibel
Preguntas frecuentesNormativasDepartamentosSecretaría galeriayoutubeComedorCalendarioAutobúsMoodle

NOTE! This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand

HEZKUNTZA EREDUA

Modelo educativo Alcaste

HEZKUNTZA EZKAINTZA

Oferta educativa Las Fuentes

LANABES PEDAGOGIKOAK

Instrumentos educativos Alcaste

PROYECTOS

PROYECTOS

BERRIKUNTZA PEDAGOGIKOA

Innovación pedagógica Coas

Ikasle Ohiak

Ospea duen edozein erakundek bertan prestatutako pertsonak ditu bere baitan, beren bizipen eta ikasketak kontutan hartuta, erakundean parte hartu eta hau aberastu nahi dutenak. Eskibel ez dago jardute honetatik kanpo, baizik eta alderantziz. Ikasle ohiak, lehenengo promozioen irteeretatik, gure ikasle izaten jarraituko balira bezala hartu ditugu. Lan hau errazteko Ikasle Ohien Elkartea sortu zen, non ikastetxean hasitako prestakuntza jarraitzeko aukera ematen den. Jarraipen hau gure ikastetxearen bereizgarrietako bat da.

Era berean, urteak aurrera joan ahala, ikasle hauek etorkizuneko amak izango dira, beraien alabentzako beraiek jasotako prestakuntza berdina bilatuko dutenak, eta hau eskertzeko beraien konfiantza guregan ezartzen dute.

2010. urtean Eskibeleko Ikasle Ohien Elkartea sortu zen. Bere Zuzendaritza Batzordea honakoek osatzen dute:
1. Zuzendaria: Rebeca Gutiérrez (XXI promozioa)
2. Zuzendariordea: Teresa Comas (XV promozioa)
3. Idazkaria: Carla Elorza (XVII promozioa)
4. Diruzaina: Clara Aubá (XIX promozioa)
5. Batzordekideak: Maria Antonia Visiers (I promozioa) eta Maria Aperribay (XXVIII promozioa)

Elkartearekin harremanetan jartzeko, mail bat idatzi dezakezu E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidera.

2013/2014 kurtsorako programaturiko ekintzak hauek dira:

• Abenduaren 28a: 20:00etan Meza Santa eta Gabonetako kopa Eskibelen.
• Apirilaren 11ª, 15:00etan: Ikasle Ohien eta gaur egungo Batxilergoko ikasleen solasaldia.
• Martxoaren 4 eta 5: Garizumako jardunaldiak
• XXV. urteurreneko bazkaria: ekainaren 21ean, larunbata (berrespenaren zain)
• X. urteurreneko bazkaria: ekainaren 7an, larunbata (berrespenaren zain)

Gainera, 13/14 ikasturte honetan, ikasle ohiekin mantentzen dugun harremana estutzeko helburuaz, ikastetxera bazkaltzera, padeleko pistetan jokatzera eta nahi izanez gero, gure blog-erako elkarrizketatuak izateko aukera izatera gonbidatu nahi zaituztegu. Posta elektronikoaren bitartez Rebeca Gutiérrez-ekin harremanetan jarri zaitezke egun bat zehazteko eta are gehiago, zure promozioko ikasle gehiagoren batekin etorri ahal zaitezke. Ikastetxeko proiektu berriak azalduko dizkizuegu eta instalakuntza berriak ikusi ahal izango dituzue, zuen irakasleak agurtzeko aukera izateaz gain.

Compartir
Copyright - Colegio Eskibel