presentación virtual Eskibel
Preguntas frecuentesNormativasDepartamentosSecretaría galeriayoutubeComedorCalendarioAutobúsMoodle

NOTE! This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand

HEZKUNTZA EREDUA

Modelo educativo Alcaste

HEZKUNTZA EZKAINTZA

Oferta educativa Las Fuentes

LANABES PEDAGOGIKOAK

Instrumentos educativos Alcaste

PROYECTOS

PROYECTOS

BERRIKUNTZA PEDAGOGIKOA

Innovación pedagógica Coas

1- IKT (INOFRMAZIO ETA KOMUNIKAZIO TEKNOLOGIAK)

Eskibelen Informazio eta Komunikazio Teknologiek (IKT) – multimedia baliabideak, Internet, etab.- eskaintzen dituzten aukera handiak gure ikasleak digitalki alfabetatzeko bakarrik ez, baizik eta ikasketa prozesuak errazteko tresna eraginkor bezala erabiltzen saiatzen gara.

 

Intranet
Eskibel-ek Intranet bat sortu du, ikastetxeko langile eta irakasleen arteko informazioaren elkartrukea errazten duena, eta hezkuntza edukia duten web orrialdeetarako sarbide azkarrak baita ere, ikasleek ikasgai desberdinetan erabiliko dituztenak.

Familiekin komunikazioa
Gainera, online zerbitzu desberdinak sortu ditugu, kudeaketa eta familiekin komunikazioa errazten dutenak:

 

Hezkuntza kudeatzailea: tresna honek kalifikazioen kontsulta, etortzea, tutoretza elkarrizketak, etab. inguruko informazioa izatea baimentzen du. Etxeko lanak eta azterketen datak kontsultatu daitezke baita ere.
Mail bidezko bidalketak: Posta elektroniko bidezko informazio bidalketa zerbitzu eroso bat daukagu.
Hezkuntza blog-ak: ikastetxeak ikasgai desberdinekin erlazionatutako informazio interesgarria biltzen duten Blog desberdinak jartzen ditu familien esku. Era berean, zenbait sail didaktikok bere web orrialde propioa sortu dute eduki interesgarriekin
SMS zerbitzua: zerbitzu honen bitartez mezu laburrak bidaltzen dira gertaeren bati buruz berri emateko edo jarduera edo ekintzaren bat gogorarazteko.

Multimedia gelak
Gela guztiek Haur Hezkuntzako 3 urtekoetatik D.B.H. 2koetarainokoek arbel digitalak dituzte, eta D.B.H. 3koetatik Batxilergoko 2. mailakoetarainokoek proiektoreak dituzte, guztiak Internet-erako sarbidearekin.

Honez gain, informatika gela bat daukagu, ikasgai desberdinetan baliabide informatikoekin lan egiteko erabiltzen dena, eta Eskola 2.0 programari esker, 80 ordenagailu eramangarri ditugu eskoletan lan egiteko erabili daitezkeenak, informatika gelara joateko beharrik gabe.

 

Compartir

Azken eguneraketa: Monday, 02 December 2013 11:05

Bisitak: 5830

2- Ikasketa goiztiarrak

Neuropsikologiak sortutako hitz hau umeek, beren zentzumen eta denboraldi kognitibo desberdinak kontutan hartuta, erraztasunez ikasteko duten berezko gaitasuna suspertzean datza.

 

Horrela, lehenengo sentipen edo esperientzietan izandako aldaketak garun- antolaketan kinada adierazten dute. Oinarriak argiak dira: kinadarik gabe ez dago garapenik, eta garapen hoberena kinada aproposekin lortzen da.

 

Gure metodoa haurraren garapen naturala indartzeko bereziki diseinaturiko programetan oinarritzen da. Programak jarduera desberdinez osatuta daude, (irudi eta hitzen bits-ak, ipuinak, asmakizunak, etb.) egunero eta hiru hizkuntzatan burutzen direnak.

HEZKUNTZA GOIZTIARREKO BLOG-A IKUSI >>

Compartir

Azken eguneraketa: Thursday, 23 January 2014 11:34

Bisitak: 5079

3- Pentsamendu eta ulermenerako irakaskuntza (TBL)

2001. urteaz geroztik gure hezkuntza proiektuetan unean uneko irakaskuntzari balio erantsi bat gehitzen dioten metodologiak barneratzen ari gara: Harvard Unibertsitateko Zero proiektua eta Boston-eko National Center for Teaching Thinking-ren Thinking Based Learning.

 

Ondo pentsatzea kultura anitzeko eta teknologiara bideratuta dagoen mundu bat ulertu eta bertan bizi izateko erronkari aurre egiteko ezinbestekoa da.

 

Bi proiektu hauek gure programan barneratzearen azken helburua curriculumeko edozein ikasgai edo arloan ikasleen gogoetarako trebetasunak hobetzea da, horrela gehiago eta hobeto pentsatu dezaten eta ondorioz, irakasleek gidatutako irakaskuntza-ikasketa prozesua errentagarriago egitea.

ICOT IKUSI

Compartir

Azken eguneraketa: Wednesday, 06 May 2015 11:13

Bisitak: 5053

4- Orientabide Psikopedagogikorako Saila (OPS)

Ikastetxean barneratuta dagoen Orientazio Psikopedagogikorako Sailak (OPS) ikasketa arazoen aurre hartzea, hautematea eta jarraipena ditu helburutzat.

Aurre hartzea:
Lan hau Haur Hezkuntza – batez ere- eta Lehen Hezkuntzako lehen zikloaren programatze egokiaren bitartez egiten da, ikasle guztien zentzumen, mugimendu, hizkuntza eta giza garapen on bat bermatzen saiatuz.

Hautematea:
Behaketaren bitartez, kasu bakoitzean hurrengo lau arloetan ahalik eta datu gehien biltzeko lan egiten da:

Neurologikoa: motrizitate fina eta lodia barneratzen ditu, entzumena, lateralitatea eta hizkuntza; eta jarreraren kontrolean, idatzi eta irakurtzeko jarreran, idazkeran, ortografian, ikaslearen kontzentrazio eta arreta gaitasunean...agerian jartzen da.

Psikologikoa: Umeak bere anai-arreba, lagun eta ikaskideekin duen harremanaren arabera.

Pedagogikoa: Ikastetxeko bere bizitza.

Antropologikoa: Bere familia bizitza eta bere gurasoekin duen harremana.

Ikasleen behaketa guztien esku dago: irakasleak, tutoreak, OPS-a eta gurasoak. Behin arazoa eta bere jatorriak hautemanda, beharrezkoak diren bitartekoak jarri behar dira. Zenbait kasutan, test edo froga ezberdinetara jotzea beharrezkoa izango da: psikomotrizitatekoak, irakurtze ulermenekoak, hizkera eta hizkuntzakoak, etab. Beste batzuetan aditu jakin batzuekin hitz egitea gomendagarria izango da, bere diagnostikoarekin gure behaketak baieztatzen dituzten edo ez ikusteko.

 

Jarraipena:
Ikasle bakoitzaren jarraipen eraginkorrerako beharrezkoa da:

•Behaketa, esperientzia eta bilakaerari dagokionez, etenik gabekoa, argia eta egiazkoa den informazioaren trukaketa.
•Ikasleen gurasoen, ikastetxearen (tutorea, irakasleak eta OPS) eta – beharrezko kasuan- adituaren arteko koordinazioa.

 

Jarduera lerroak
Gure ikasleen hezkuntza beharrei erantzunak emateko helburuarekin, OPSak hurrengo jarduerak burutzen ditu:

• LH.ko 2. eta 4. mailetan TALE irakurketa eta idazkera froga.
• LHko 2., 4., eta 6. mailetan BADYG froga.
• LHko 3. mailan Gaitasun Altuen Hautematea.
• D.B.H. 4. mailan lan orientabiderako froga eta Orientabide Kontseilua.
• D.B.H. eta Batxilergoan Unibertsitate Orientabidea.

 

Era berean, hurrengoetatik eratorritako hezkuntza beharren jarraipen bat egiten da:

• Arreta defizitarengatiko desoreka.
• Adimen gaitasun altuak.
• Irakurketa eta idazketarako arazoak.
• Jokaerarekin erlazionatutako zailtasunak.
• Gizarte – emozio arloan zailtasunak.
• Beste ikasketa zailtasunak.
• Ikasleen bestelako ezaugarriak.

 

Compartir

Azken eguneraketa: Monday, 02 December 2013 11:13

Bisitak: 4873

Copyright - Colegio Eskibel