presentación virtual Eskibel
Preguntas frecuentesNormativasDepartamentosSecretaría galeriayoutubeComedorCalendarioAutobúsMoodle

NOTE! This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand

HEZKUNTZA EREDUA

Modelo educativo Alcaste

HEZKUNTZA EZKAINTZA

Oferta educativa Las Fuentes

LANABES PEDAGOGIKOAK

Instrumentos educativos Alcaste

PROYECTOS

PROYECTOS

BERRIKUNTZA PEDAGOGIKOA

Innovación pedagógica Coas

Aurkezpena eta historia

Eskibel Gipuzkoako COAS Heziketa Taldeko neskentzako hezkuntza egoitza da. 1974. urtean guraso talde baten bidez sustatua izan zen, beraien alabentzako Josemaría Escrivá de Balaguer Deunaren irakaspenak jarraitzen zituen heziketa modu bat bilatzeko asmoz. Arruntasunaren santu honek kalitatezkoa eta berritzailea den hezkuntza, ondo egindako lanean, pertsona zaintzen duten eta kristau balioak txertaturik dituen metodologia motibagarrien barneratzean oinarritzen dela uste zuen, gizarte eraginkor bati zerbitzua emateko.


Eskibel-eko lehen egoitza Hernanin kokatu zen, Ave Maria Etxean, txalet handi bat, ikastetxeko aita baten jabetzakoa zena. Bertan hasi ziren L.H.ko lehen 5 kurtsoak. Beranduago, 1981. urtean, ikastetxea gaur egungo Agorrene Pasealekuko instalakuntzetan kokatu zen. Garai hartan, eraikina mendian aurkitzen zen, hiri erdigunetik urrun eta zuhaitz eta landarediz inguratuta. 194. urtetik aurrera Errotaburu auzoa eraikitzen hasi zen eta urte gutxi batzuk beranduago Zuatzu enpresa gunea, ondorioz ikastetxea hirigunean txertatuta geratu delarik.
Naturaz inguraturiko instalakuntza bikain batzuk ditugu, kalitatea eta berrikuntza giza balio eta balio kristauekin bateratzen duen hezkuntza proiektua garatzeko toki ezin hobea bihurtzen duena.


1998. urtean Haur Hezkuntzako eraikin berria ireki zen eta 2010-2013 urteetan zehar instalakuntzen Hobetze Plan bat burutu da, behar berrietara egokitu ahal izateko ikastetxea handitu eta hobetzea ahalbidetu duena.


Eskibel Bizkaia, Gipuzkoa eta Errioxan 9 ikastetxe biltzen dituen COAS Heziketa Taldeko kide da. Irakaskuntzan dituen 40 urte baino gehiagoko esperientziak Espainiako hezkuntza elkartearentzat erreferente bat izatea bermatzen dio.

Compartir
Copyright - Colegio Eskibel