Aula de cunas

Noticias

EUSKARAREN EGUNA

 

Pasa den ostegunean, Otsailak 4, Euskararen Eguna ospatu genuen Haur Hezkuntzan. Urtero bezala, ekintza dibertigarri batzuk egin genituen, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako neskei esker.

 

Alde batetik, Lehen Hezkuntzako bigarren mailakoek, Andoneren eskutik, bi abesti erakutsi zizkiguten, "Elurra mara-mara" eta "Akerrak ikusi degu", hain zuzen. Hau egin ostean, soka saltoka aritu ziren, gainontzekoek abesten zuten bitartean. Beste aldetik, Amaiaren eskutik, Bigarren Hezkuntzako neska batzuek hiru jolas prestatu zituzten guretzat, baita abestiak ere. Primeran pasa zuten, nahiz eta txikiak hasieran lotsati xamar egonberaiekin.

 

Eskolako Haur Hezkuntzako andereñoek eta neskek euskaraz hitz egiten entzuteaz gain, eskolako mantentze-lanen arduraduna ere entzuteko aukera izan genuen. Beñatek eguneroko lanean erabiltzen dituen tresnak erakutsi zizkigun. Horrela, zertarako diren mailua eta taladroa, nolakoak diren, zerezkoa diren etab ikasi genuen. Azken finean, zer egiten duen eskolan azaldu zigun, hau da, puskatzen diren gauzak konpontzen dituela. Baina haurrei gehien gustatzen zitzaiena izan zen batzuetan janzten duen kaskoa (zuhaitzetako adarrak mozten dituenean janztea beharrezkoa da, oso arriskutsua izan daitekeelako). Argitxoren istorioa entzun eta gero, eskulan polit bat egin genuenetxera eramateko. Argitxok gogorarazten digu euskaraz hitz egin behar dugula, edo, hobeto esanda, euskaraz bizi behar garela. Arratsaldean, merienda gozo batez disfrutatu genuen. Izugarri gustatu.


zitzaizkien prestatutako "txokolatezko" gailetak. Azkenik, eguna bukatzeko, euskal kantak dantzatu genituen denok baterakanpoko jolastokian, eguraldi ederra egiten zuen eta. Segi euskaraz mintzatzen!!! Gogora dezagun: "Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ezdutelako, dakitenek hitz egiten ez dutelako baizik"

Próximos eventos

Ene
20

20.01.19

Ene
21

21.01.19

Ene
22

22.01.19 7:00 pm - 8:30 pm

Blog educación temprana

Grupo Educativo Coas - Colegios y Guarderías - 100 mejores colegios - Estimulación temprana

  • Inés Rivero, directora del Colegio Infantil Eraintxiki, habla de cómo el juego despierta emociones positivas y facilita el aprendizaje. El juego es un impulso primario en los niños que se convierte en el medio para conocer el mundo, y desarrollar su imaginación y la motricidad. Por tanto, para ellos no es...

Noticias COAS

Grupo Educativo Coas - Colegios y Guarderías - 100 mejores colegios - Inicio

  • La EPA, que congrega a 150 millones de familias europeas, ha recalado por primera vez en Euskadi, donde ha celebrado el congreso "Equitable access to education. New models to include all children", inaugurado, este sábado, por la Viceconsejera de Educación, Maite Alonso. Invitada por la Federación de Asociaciones de Padres de...

Cuando tu hijo termine en Eskibel Infantil esto encontrará en Erain!

Colegio Erain - Colegios Irun - Trilingüe - Concertado - Ipad - Noticias Erain

  • El sábado, 12 de enero por la tarde, algunos alumnos de la compañía Erain-Eskibel adelantaron la Tamborrada para asistir a la Residencia de la Cruz Roja de San Sebastián. Varios componentes de la compañía Erain-Eskibel decidieron dedicar un tiempo de su fin de semana para hacer felices a los personas mayores...

Cuando tu hijo termine en Eskibel Infantil esto encontrará en Eskibel!

© Grupo Educativo COAS