Eskibel, beren seme-alabentzat ezaugarri zehatz batzuk dituzten ikastetxeak nahi zituzten guraso talde baten ekimen eta nahiaren ondorioz sortu zen. Ezaugarrietako bat, Josemaría Escrivá Deunak guraso sustatzaileei igorritako balioak hezkuntza proiektuan eta ideietan leialki irudikatzea da.

Gurasoek gure ikastetxeetan garrantzia handia dute, izan ere kalitatezko hezkuntza bat familia eta ikastetxeak balio eta hezkuntza printzipio berdinak partekatzen dituztenean, eta bakoitzak bere papera zein den eta hau eraginkortasunez eta eskuzabaltasunez egiten saiatzen denean soilik lortzen dela ulertzen dugu.

Familiaren eta ikastetxearen arteko koordinazioa, ezinbestekoa dena, zuen seme-alaben tutorearekin harreman estu baten bitartez lortzen da. Nahi duzuen guztietan beragana jo dezakezue edo baita berak hala eskatzen badu ere.

Gurasoek ikastetxean duten parte-hartzea horretarako ezarri ditugun bideen bitartez sustatzen da (Aiten eta Amen Elkartea eta Ikasturteko Senar Emazte Arduradunak) ikastetxearen Hezkuntza Proiektuan solidarioki lagundu dezaten, eta aldi berean beraien seme-alaben hezkuntzaren eredu nagusiak izateko elkar lagundu daitezen.