COAS Heziketa Taldeko ikastetxeak 90. hamarkadaren hasieratik irakaskuntza-proiektu handinahi bat aplikatzen ari gara – hizkuntzen ikasketa, Euskal Herriko Autonomia Erkidegoan eredu hau ezartzen aitzindariak garelarik. Gure proiektua Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak Berrikuntza Bereziko proiektu bezala aintzatetsi zuen 2000.urtean.
Hiru eledun plan hau honela egituratua dago:
1 eta 2 urteetako haurrek ingeleran eta euskaran erabateko murgilketa dute, jardunaldiaren erdi bakoitza hizkuntza batean eta bestean garatzen delako.
Haur Hezkuntzako 2. ziklotik D.B.H.rainoko ikasleen kasuan, murgilketa ingeleran, euskaran eta gaztelanian egiten da. Hizkuntza hauek irakasgai desberdinetan komunikazio-hizkuntza bezala lantzen dira, hizkuntza bakoitza jardunaldiaren heren batean erabiltzen delarik.
Frantsesak geroz eta garrantzia handiagoa du, izan ere D.B.H.tik aurrera hautazko ikasgai bezala eskaintzen baita Frantses Hizkuntza…
Gainera, Eskibel Cambridgeko Unibertsitateak izendatutako ikastegia izanik kanpo azterketetarako programa bat dauka, eta honen eginkizuna ikasleek eskuratutako edukiak neurtzea eta ingelerako maila ezberdinei dagozkien titulu ofizialak lortzea da.