Eskibelen Informazio eta Komunikazio Teknologiek (IKT) – multimedia baliabideak, Internet, etab.- eskaintzen dituzten aukera handiak gure ikasleak digitalki alfabetatzeko bakarrik ez, baizik eta ikasketa prozesuak errazteko tresna eraginkor bezala erabiltzen saiatzen gara.
Intranet
Eskibel-ek Intranet bat sortu du, ikastetxeko langile eta irakasleen arteko informazioaren elkartrukea errazten duena, eta hezkuntza edukia duten web orrialdeetarako sarbide azkarrak baita ere, ikasleek ikasgai desberdinetan erabiliko dituztenak.
Familiekin komunikazioa
Gainera, online zerbitzu desberdinak sortu ditugu, kudeaketa eta familiekin komunikazioa errazten dutenak:
• Hezkuntza kudeatzailea: tresna honek kalifikazioen kontsulta, etortzea, tutoretza elkarrizketak, etab. inguruko informazioa izatea baimentzen du. Etxeko lanak eta azterketen datak kontsultatu daitezke baita ere.
• Mail bidezko bidalketak: Posta elektroniko bidezko informazio bidalketa zerbitzu eroso bat daukagu.
• Hezkuntza blog-ak: ikastetxeak ikasgai desberdinekin erlazionatutako informazio interesgarria biltzen duten Blog desberdinak jartzen ditu familien esku. Era berean, zenbait sail didaktikok bere web orrialde propioa sortu dute eduki interesgarriekin
• SMS zerbitzua: zerbitzu honen bitartez mezu laburrak bidaltzen dira gertaeren bati buruz berri emateko edo jarduera edo ekintzaren bat gogorarazteko.
Multimedia gelak
Gela guztiek Haur Hezkuntzako 3 urtekoetatik D.B.H. 2koetarainokoek arbel digitalak dituzte, eta D.B.H. 3koetatik Batxilergoko 2. mailakoetarainokoek proiektoreak dituzte, guztiak Internet-erako sarbidearekin.
Honez gain, informatika gela bat daukagu, ikasgai desberdinetan baliabide informatikoekin lan egiteko erabiltzen dena, eta Eskola 2.0 programari esker, 80 ordenagailu eramangarri ditugu eskoletan lan egiteko erabili daitezkeenak, informatika gelara joateko beharrik gabe.