Joan den maiatzaren 18an, goizeko 9etan, 2. DBH-ko ikasleak, Aderizera irten ginen autobusez, ikasturteko bizikidetza jardunaldiak gauzatzeko asmoz.

Iristean elkartu eta jolas egin genuen. Dibertigarria izan zen, gela guztiak eta irakasleak elkarrekin artiu ginelako. Ondoren bazkaltzera joan ginen, bazkari zinez ona prestatu ziguten.

Bizikidetzaren inguruko saioa izan genuen: bizikidetza onaren garrantzia azpimarratuz eta helburu garrantzitsuak ezarriz.

Bazkaldu ondoren “Little boy” filmaren inguruko zine-forum txiki bat egin genuen. Pelikula ikusi eta taldeka lan egin genuen, aurkezpen batzuekin amaituz. Jarduera interesgarria zian zen.

Arratsaldean errezo tartea izan genuen. Jolastu eta kirola ere egin genuen.

Gauerako tertuliarako gela guztiak dantzaldia antolatu genuen eta oso dibertigarria izan zen. Txisteak ere kontatu genituen eta ederki pasa genuen.

Hurrengo egunean, gosaldu eta Aderiztik Soraurenerako erromeria egin genuen. Andre Mari Zuria bisitatu eta bertan bazkaldu genuen. Bazkaldu ondoren autobusa hartu eta Donostiara itzuli ginen.

Esperientzia ahaztezina izan da, tarte ederra igaro eta talde-lanaren garrantzia ezagutu genuen, gainera, gure gelakideak hobetu ezagutzeko balio izan zigun. Horregatik, uste dut gela gehiago batzeko balio izan duela, ez soilik ikaskide modura, baita lagun modura ere.