Kultur-hiriburutza ospatzen dugu urte honetan, San Sebastian eguna berezia zen haur-konpainia guztientzat, eta nola ez, Erain-Eskibelekoentzat. Eguzkiak ere parte hartu nahi izan zuen ospakizun berezi honetan.

Aurten, donostiar 5.000 haurrei Wroclaw-eko 4.000 ikasle elkartu zaizkie, Donostiarekin batera europako kultur-hiriburutza partekatzen duen hiria. Gertakizun honi ongietorri bateratu bat emateko zuzeneko konexioa egin zen bi pantaila erraldoien bidez eta denak batera abestu eta jo zuten Donostiako martxa.

Hau ez zen izan kultur-hiriburutzari buruzko erreferentzia bakarra. Sei haurrek, horien artean Eskibeleko Paula Agut-ek, Donostia eta Europako banderekin hasiera eman zioten segizioari. Gainera, Europako ereserkia txertatu zen ohiko piezen artean eta konpainia guztiek, bere estandartean Hiriburutzaren oroigarrizko-gorbata eraman zuten.

Aurten, ibilbidea inoiz baino motzagoa egin zitzaien. Batzuk, dagoeneko, datorren urteko