Laugarren urtez Gipuzkoako Elikagai Bankuarekin elkarlanean azaroaren azken ostiral eta larunbatean osatu zen Bilketa Handian parte hartuko genuen.

Azaroaren 26an, larunbata, goizeko 9etatik gaueko 9ak arte, ikastetxeko hogeita hamar ikaslek, eta zenbait guraso eta irakaslek, Amarako Arccon eta Loiolako Erriberetan izandako bilketan lagundu genuen. Saiakera arrakastatsua izan delako ustea orokorra da. Adibidez, aurten ARCCOn 16.856 kg bildu genituen eta joan den urtean 13.914 kg izan ziren.

Jendearen erantzun adeitsuaren eraginez laguntzen jarraitzeko gogoa pizten da. Eskibelen harro gaude lagundu izanaz.