Pasa den ostiralean “Lehen hizkiak” Familia Orientabiderako Kurtsoa hasi zen eta bertan 35 ezkondutako bikotek hartu zuten parte.

Kurtso hau, Erain eta Eskibelen artean antolatutakoa, lau saioz dago osatuta eta seme-alaben heziketan gurasoei laguntzeko, eskolak duen kezkatik abiatuta sortu da. Urte bakoitzeko esperientzia oso positiboa da, ez baitu helburu eguneroko arazoei soluzio magikoak aurkitzea , baizik eta kasu errealak landuz, familian gertatzen denarenetaz pentsatzen laguntzea, arazo posibleak aztertu eta konpontzen saiatzea. Familiaren, gurasoen eta kide bakoitzaren garapen osorako gida bezala balio izatea du helburu.

Aurreko urteetan bezala, haurtzaindegi zerbitzua antolatu da, haurrak zainduta egon daitezen eta afal dezaten, gurasoak beraien bila pasa baino lehen.