Gure ikastetxean ikasle bakoitzak etengabeko arreta, egokitutako tratua eta jarraipen egoki bat merezi ditu, bai bere eskolako errendimenduari dagokionez eta bai ikastetxeko bizitzan duen barneratzeari dagokionez, betiere norberaren askatasuna errespetatuz. Inguruko beste ikastetxeetatik funtsean bereizten gaituen zerbait da.

Horrela Eskibeln tutore pertsonalaren irudia sortzen da, gurasoei seme-alaba bakoitzaren heziketan laguntzeko erantzukizuna hartzen duena, lankidetzarako jarrera bat mantenduz, inoiz ez ordezkatzailea. Tutoreak ikaslea bere eskolako errendimenduan laguntzen du, motibatuz eta aholkua emanez. Egunez egun, jarrera positibo eta hobetze jarrera bat izatera bultzatzen duen pertsona da, modu honetan nortasun sendo, aske eta orekatu bat eraikitzen lagunduz.

Lan hau eraginkortasunez egiteko, tutoreak berariazko denbora eta prestakuntza ditu, baina familiaren konpromisoa ere badu. Etengabeko elkarrizketa zintzoa gurasoen, irakaslearen eta ikaslearen arteko komunikazio erlazioaren ezaugarri nagusia da. Familia eta ikastetxearen arteko elkarlan estua mantenduz hasieratik izan litezkeen arazoak hauteman eta modu egokian konpondu ahal izango dira.

Informazio gehiago IRAKASLEAK atalean >>