Haur Hezkuntzako lehen ziklotik, gure ikasleak ohitura eta balio bai pertsonalak bai elkarbizitzarakoak eskura ditzaten hezten ditugu. Haur Hezkuntza ikasleek ohiturak bereganatzeko garai egokia da, izan ere ohiturak barneratzeko garai sentikor aproposean aurkitzen dira.
Hurrengo faseetan, ikasleei ohitura hauek, esku zabaltasuna, adiskidetasuna, konpromisoa, lanerako gogoa edo erantzukizuna moduko giza bertuteetan bihurtzen laguntzen diegu.
Haur-hezkuntzako lehen mailetatik Batxilergora arte barne hartzen dituzten berdintasun-planek ikasleak beste sexuaganako ezagutza eta begirunean trebatzen dituzte, hala nola zeregin eta erantzukizun guztietan (gizartekoak, etxekoak, etab.)beste sexuaganako berdintasun ikuspegia izatean.
Ikastetxeetako bizikidetza planek, ikasle eta irakasleen parte-hartzearekin, ikastetxe ingurunean jokaera arduratsu bat lortzeko jarraibideak sustatzen dituzte. Jarraibide hauek, gure ikasleak etorkizunean gizartera barneratzen direnerako beharrezkoak izango zaizkien hiri eta giza gaitasunetan trebatzen laguntzen dute.