DBH-ko 4. mailako ikasleak Nafarroako Unibertsitateak antolatutako #ZukKontatzenDuzu programan ari dira parte hartzen.

Programaren helburua, ikasleei inguratzen dituen mundua egoki interpretatzeko baliabideak ematea da
Gaur egun, aldaketa eta zalantza eguneroko gaiak dira gure bizitzan eta #ZukKontatzenDuzuk interpretazioa eta ulermena errazteko gakoak ematen dizkigu, horrela, hartuko ditugun erabakiak ahalik eta egokienak izan daitezen.

Otsailaren 12an, osteguna, DBH-ko 4. mailako neskek programaren bigarren saioa izan zuten. Oraingoan, gaia “Marken egiazko balioa” izan zen. UNAV-eko Komunikazio Fakultateko Alberto Bonilla izan genuen hizlari eta marketingaren eta publizitatearen arteko aldeak era dibertigarri eta praktikoak aztertzen lagundu zigun.