Ikastetxean barneratuta dagoen Orientazio Psikopedagogikorako Sailak (OPS) ikasketa arazoen aurre hartzea, hautematea eta jarraipena ditu helburutzat.

Aurre hartzea:
Lan hau Haur Hezkuntza – batez ere- eta Lehen Hezkuntzako lehen zikloaren programatze egokiaren bitartez egiten da, ikasle guztien zentzumen, mugimendu, hizkuntza eta giza garapen on bat bermatzen saiatuz.

Hautematea:
Behaketaren bitartez, kasu bakoitzean hurrengo lau arloetan ahalik eta datu gehien biltzeko lan egiten da:

Neurologikoa: motrizitate fina eta lodia barneratzen ditu, entzumena, lateralitatea eta hizkuntza; eta jarreraren kontrolean, idatzi eta irakurtzeko jarreran, idazkeran, ortografian, ikaslearen kontzentrazio eta arreta gaitasunean…agerian jartzen da.

Psikologikoa: Umeak bere anai-arreba, lagun eta ikaskideekin duen harremanaren arabera.

Pedagogikoa: Ikastetxeko bere bizitza.

Antropologikoa: Bere familia bizitza eta bere gurasoekin duen harremana.

Ikasleen behaketa guztien esku dago: irakasleak, tutoreak, OPS-a eta gurasoak. Behin arazoa eta bere jatorriak hautemanda, beharrezkoak diren bitartekoak jarri behar dira. Zenbait kasutan, test edo froga ezberdinetara jotzea beharrezkoa izango da: psikomotrizitatekoak, irakurtze ulermenekoak, hizkera eta hizkuntzakoak, etab. Beste batzuetan aditu jakin batzuekin hitz egitea gomendagarria izango da, bere diagnostikoarekin gure behaketak baieztatzen dituzten edo ez ikusteko.

 

Jarraipena:
Ikasle bakoitzaren jarraipen eraginkorrerako beharrezkoa da:

•Behaketa, esperientzia eta bilakaerari dagokionez, etenik gabekoa, argia eta egiazkoa den informazioaren trukaketa.
•Ikasleen gurasoen, ikastetxearen (tutorea, irakasleak eta OPS) eta – beharrezko kasuan- adituaren arteko koordinazioa.

 

Jarduera lerroak
Gure ikasleen hezkuntza beharrei erantzunak emateko helburuarekin, OPSak hurrengo jarduerak burutzen ditu:

• LH.ko 2. eta 4. mailetan TALE irakurketa eta idazkera froga.
• LHko 2., 4., eta 6. mailetan BADYG froga.
• LHko 3. mailan Gaitasun Altuen Hautematea.
• D.B.H. 4. mailan lan orientabiderako froga eta Orientabide Kontseilua.
• D.B.H. eta Batxilergoan Unibertsitate Orientabidea.

 

Era berean, hurrengoetatik eratorritako hezkuntza beharren jarraipen bat egiten da:

• Arreta defizitarengatiko desoreka.
• Adimen gaitasun altuak.
• Irakurketa eta idazketarako arazoak.
• Jokaerarekin erlazionatutako zailtasunak.
• Gizarte – emozio arloan zailtasunak.
• Beste ikasketa zailtasunak.
• Ikasleen bestelako ezaugarriak.