Kirola nortasuna trebatzeko eskola bikaina da, haurtzaro eta gaztaroan batez ere: hobetze ahalegina, talde lana, motibazioa, sakrifizioa etab. bezalako jarrerak kirol jardunarekin era oso sakonean eskuratzen dira.
Guretzat kirola ez da beste irakasgai bat soilik, baizik eta gure Hezkuntza Eredua osatu eta arrakastaz ezartzeko bide bat. Hori dela eta, jarduera guztien garapen onerako gure eskura dauden bitarteko eta baliabide guztiak jartzen ditugu.
Soinketako eskoletan ikasleek kirol desberdinak ezagutu eta jokatzeko aukera dute: futbol-a, saskibaloia, futboley-a, padel-a, beisbol-a, voleibol-a, eskubaloia, eta hockey-a, besteak beste. Eskolaz kanpoko kirol jardueretan, gogokoen duten kirola intentsitate gehiagoz jokatzeko aukera dute. Padel-a, ikastetxeak egin berri dituen estalitako instalakuntzei esker, partehartze handiena duten kiroletako bat da.
L.H.ko 3. mailatik aurrera taldekako eskolarteko lehiaketa hasten da.
L.H.ko 1. eta 2. mailako ikasleak Kiroletako Udal Patronatuak antolatutako Igeriketa Ikasketa Kanpainan parte hartzen dute urtero.