Urriaren 2an 6. mailakoak elkarbizitzetara joan ginen. Goizean goiz, “Done Jakue Bidea (Camino de Santiago)” hasi genuen, Ondarretatik Orioraino. Gutxi gora behera, 15 kilometroko ibilbide bat da. Ibilbidearen erdian, eskolako ikasle baten amonak Igeldon duen etxean hamaiketakoa egin genuen, falta zitzaigun ibilbidea gogotsu burutzeko.

Bidetik animalia asko ikusteko aukera izan genuen: zaldiak, urtxintxak, behiak, zezenak eta abar. Hiruretan Oriora iritsi ginen eta eskolako autobusez itzuli ginen Igeldora. Atsedenaldi labur ondoren jolas desberdinak egin genituen, hauetako bat lorategiko mangera hartu eta ikasleek blai eginda bukatu zuten.

Gauean, afal ondoren eta erabat nekatuta, pelikula bat ikusi genuen: La bella y la bestia. Hau bukatzean ohera joan ginen, dena den, badirudi ikasleek hizketarako gogoa zutela… Elkarbizitza guztietan gertatzen den moduan.

Hurrengo egunean, gosaldu ondoren, proba dibertigarriez osaturiko gynkana bat prestatu zuten irakasleek: intsektuak bilatu, gure artean oinetakoko lokarriak lotuta etxeari buelta oso bat eman, elkarbizitza gai bezala hartuta abesti eta koreografia bat duen dantza bat asmatu…
Bazkari bezala kroketa eta tortilla patata jan genuen eta beste elkarbizitza bat egiteko izugarrizko gogoekin poz-pozik eskolara bueltatu ginen.

Olatz eta Elena