Martxoaren 14 eta 15ean Eskibelgo lehen hezkuntza eta haur hezkuntzako irakasleak, COASeko beste ikastetxeetako irakasleekin batera mintegi-tailer batean parte hartu zuten. “Gogamenaren ohiturak eta bere eragina maila pertsonalean eta gela barruan” zen mintegiaren gaia.

Oraingo honetan formakuntza Angela Salmonen eskutik jaso genuen. Miamiko Nazioarteko Unibertsitateko irakaslea, baita Harvardeko Unibertsitateko Zero Proiektuaren mintegiko irakaslea ere eta nazioartean oso ospetsua gogamenaren ohiturak eta irakurmena eta idazmenaren garapenari buruz egindako lana eta ikerkuntzagatik.

Eskibelgo gelak ezagutzeko aukera ere izan zuen eta harriturik gelditu zen gure ikasleekin egiten dugun lana onarekin eta ezagutu zituen irakasleen baliabideekin.