Otsailak 9an, Ainhoa Garmendia sopranoa ikastetxera gonbidatu genuen bere jarduera profesionala gertuagotik ezagutzeko eta baita operaren mundua ere.
Ainhoak bere hitzaldiaren hasieratik erakarri gintuen. Aurrena bere jarduera profesionalaz hitz egin zigun. Ordizian hasi zen, gero Orfeoiaren kantu eskolara pasatu zen eta Orfeoian bertan ere aritu zen. Madrilera joan zen eta Manuel Cid Goi mailako kantu eskolan jarraitu zituen ikasketak eta ondoren Vienako Universität für Musik Undarstellende Kunst unibersitatera. Gero Marsellako Opera Estudioko partaide izan zen eta 2001 eta 2009 artean Leipzigeko Operan bakarlari bezala kontratatua izan zen.
Duela bi urte baino gehiago, Andrea Albertin orkestra zuzendariarekin batera abentura berri batean murgildu zen. Opus Lirika elkartea abian jarri nahi izan zuten Donostian opera denboraldi egonkorra sustatu nahian. Nahiz eta hasieran zailtasunak izan instituzioen laguntza ezagatik, 2017an bere ametsa beteko da: hiru emanaldi antolatzea. Ainhoak kontatu zigun nola antolatzen den opera baten muntaia, antzokiaren edo audiotoriumaren kontratazioa, bakarlariak, bakarlariak, korua, dantzariak, jantziak, dekoratuak…
Azkenik La Traviatari buruz hitz egin zigun eta bere pertsonaiaz, Violeta, otsailaren 19 eta 21en Kurtsaalean antzeztuko duena. Bere sentiberatasun, sen artistiko, lanarekiko grina, exijentzia maila… eta musikaren kultura gipuzkoarren artean zabaltzeko gogo bizia, batez ere umeen artean.