Apirilaren 29an, ostirala, ikasleen konfirmazio jaialdiaren bezperan hain zuzen, gure diozesiko gotzain Jose Ignacio Munilla eskolara bertaratu zen konfirmatzera zihoazen ikasleak ezagutzera.

Gertuko hizketaldia izan zen eta Konfirmazio kristauaren zentzua jakinarazi zien, baita elizak eta diozesiak gure ikasleengandik behar duena ere: heldutasuna bizitza kristauan eta apostolu izatea. Bizitzan jarduteko soilik Kristoren begiek eragin zitzaten eta Elizako bizitzan parte hartzera gonbidatu zituen.