Otsailaren 18an Erain-Eskibelgo familia askok esperientzia paregabea eta ahaztezina bizi izan genuen. Opus Lirica elkarteak antolaturik Ramon Generren hitzaldi batera joan ginen. Hitzaldia La Traviata operari buruz izan zen eta ondoren Verdiren opera ezagun honen lehenengo ekitaldiaren entsegua ikusi genuen.
Erain-Eskibel ikastetxeko ikasle askorentzat operara joaten ziren lehenengo aldia zen. Ramon Generren sarrera hitzaldiak erakutsi zigun musikaren hizkuntza zoragarria, eta Verdirena zehazki: erritmoen esanahia, tonuen aldaketa, obraren doinu nagusiak… Jakin genuen “La Traviata” oinarrituta dagoela Alejandro Dumasen “La Dama de las Camelias” obran, ehunka pelikuletan antzeztu dena. La Traviata urtero emanaldi gehiena dituen opera da, egunero munduko lekuren batean antzezten da behin behintzak.
Hitzaldiaren ondoren atseden bat egon zen eta orkestra-pezoia ikustera hurbildu ginen. Musikariak aulkietan esertzen eta instrumentuak gozatzen ari ziren. Azkenean iritsi zen momenturik zirraragarriena La Traviataren lehenengo ekitaldia. Zentzumenentzat oparia: dekoratuak, jantziak, argiteria,Verdiren musika, koroa eta bakarlariak. Hauen artean Ainhoa Garmendia, Violeta, Matteo Mezzaro eta Alfredo nabarmendu ziren.