Urte betez urria iristeko irrikatan gure “posta-truke lagunarekin” biltzeko, eta guztia oso azkar pasatu da.
Batera disfrutatzen hasi garenerako agur esateko garaia zen
Beste behin, trukerako ezarritako helburuak bete ditugu. Helburu didaktikoez gain (ahoskapena, jarioa eta hiztegi berria barne hartuz hizkuntza hobetzea), norberaren garapenerako helburuak daude; hau da, autonomia, ardura eta gainerakoekiko arreta gaitasunak garatzea.
Hona hemen truke-lagunen iruzkinak:
” Gehien gustatu zaidana familiaren adeitasuna, eskuzabaltasuna, bizitza bizitzeko poza…
Beste familia mota bat ezagutu dut, eta bizkor eta argi hitz egiten ikasi dut….. Are ordutegi aldaketetara ere ohitu nintzen
Nire espainiar familiaren janaria gustuko dut, ezin hobea da! Bertako janaria nire etxera eramango dut!”
Guztiek esperientzia ezin hobea, ahaztezina eta gaztelania hobetzen lagundu diena izan dela uste dute, baina gainera familia ohitura berriak ezagutzeko balio ere izan omen die.
HAU EZ DA AMAITU, PARISERAKO BIDAIA GERATZEN ZAIGU!