Dakizuen bezala, urteak daramatzagu gure hezkuntza proiektua ezagutarazteko Ate Irekien Jardunaldiak antolatzen. Aurten formatu berria eman nahi diogu jarduerari.
Datozen azaroaren 24an eta 25ean, goiz eta arratsaldez, gure Lehen Hezkuntzako 1. eta 6. mailen arteko ikasleen jarduna ezagutu ahal izango duzue.
Parte-hartzaileek aurkezpen saioa eta irakasle baten laguntzaz Lehen Hezkuntzako ikasgeletako ibilbidea jaso ahal izango dituzue, horrela gure proiektu pedagogikoa ezagutzeko (TBL, EntusisasMAT, Lankidetza, Ipad-a ikasgelan eta Jolly Phonics). Bisitak ordu eta erdi iraungo du guztira (lehenago irten behar izanez gero, ez dago arazorik).
Haur Hezkuntzako 3 urteetatik Lehen Hezkuntzako 6. mailarako ikasleen guraso guztiak gonbidaturik zaudete. Gainera, zuen lagunak gonbidatu eta beraiek ere Eskibel proiektuan interesatzeko aukera ezin hobea iruditzen zaigu.
Antolaketa egokia mantentzeko, jardunaldiak 2 egunetan egingo dira, 2 ordutegi posibletan. Web orrian izen ematea, eta eguna, ordutegia eta ibilbidea aukeratzea garrantzitsua da.
Erain ikastetxeak ere antzeko jardunaldiak antolatu ditu egun horietarako.
Hona hemen informazio guztia biltzen duen txostena.