Urtarrilaren 25etik 31ra ospatzen den Bakearen Astearen barruan, Artzain Onaren Katedralean, Bakearen aldeko otoitzaren egunean parte hartu zuten DBH 4ko ikasleek.

Ekitaldi honek esanahi berezia izan zuen, Errukizko Urte Santuaren barruan kokatuta egotean; Apezpiku jauna Katedralaren kanpoaldean zegoen gure zain Urte Santua zer den, Ate Santua zein den eta hura zeharkatzeko izan behar genuen jarrera azaltzeko asmoz. Behin barruan, errukizko egintzei buruz pentsatzen lagundu zigun eta uda honetan Cracovian, Aita Santuak deituta, izango den Gaztediaren Munduko Jardunaldian parte hartzera gonbidatu zituen gazte guztiak.