COAS Irakaskuntza Taldeko (Haurkabi, Ayalde, Umedi, Munabe, Alcaste eta Eskibel) 36 irakaslek Javier Romerok (Musikologian Doktorea eta unibertsitate irakaslea) gidatutako BAPNE (Biomekanika, Autonomia, Psikologia, Neurozientzia eta Etnomusikologia) ikastaroan parte hartu zuten joan den otsailaren 17an eta 18an.
Gorputz perkusioa, musika eta Inteligentzia Anizkunen teoriaren paradigmaren barneko mugimendua baliatzen dituen estimulazio metodo kognitibo, psikomotorea, sozioemozionala eta neuroerreabilitatzailea da BAPNE.
COASeko irakasleak joan den urteaz geroztik ari dira horrelako ikastaroak egiten eskola curriculumean txertatzeko; izan ere, psikomotrizitate, neurologia, psikologia eta musika onura garrantzitsuak dakartza: arreta, zehartasuna, koordinazioa, neuronen konexioak, gorputzaren kontrola, espazioa hautematea etab. Hau da, ikasleen garapen kognitiborako beharrezkoak diren gaitasunak.
Ikastaroaren oinarrizko trebakuntza 12 orduko hiru saiokoa da.