Bidaia Kulturalean metro estazioak, ilusioak eta irriak izan genituen lagun Batxilergoko ikasleok. Ibilaldi eta hitzartutako bisiten bidez Bartzelonak eskaintzen dituen aukera desberdinak ezagutu genituen.
Santa Maria del Mar eta Katedrala dituen Auzo Gotikotik Rambletara Boqueria Merkatuan erosketak eginez. Arte Katalanaren Museo Nazionalean pintura erromanikoa ezagutu eta Familia Sakratua eta Batlló etxean Gaudiren obra deskubritu genuen. Gainera, talde bakoitzak bere interesen arabera disfrutatzeko denbora librea ere izan genuen: Güell Parkea, Barceloneta, Montjuic….
IESE bisitatzeko aukera ere izan genuen, gure bizitza unibertsitarioan eta momentuko bizitzan gaitasun pertsonalak garatzeko saio batean parte hartuz, etorkizun profesionalerako erabakiak hartzeko laguntza lortuz.
Eskibelgo Batxilergoaren alderdi garrantzitsua da ikasgeletako ikasketarekin elkarrekintzan dauden interes pertsonalak garatzeko aukera izatea. Ikastetxeko barne-elkarbizitzaz gain, gure gizarte gaitasunak garatzen eta alderdi berriak esploratzen laguntzen digu ikastetxeak. Ilusio eta konpromiso hau aintzat, aurten Bartzelonarako bidaia kulturala izan genuen, otsailaren 14 eta 17a bitartean.