Ikustaldi honek gure kontzientziak esnatu ditu eta leiho bat ireki digu irudikatu ere ezin genuen errealitate batera.

Laguntza Etxea Ategorrietan dagoen etxe bat da, etorkinak hartzen dituena. Harrera beroa ematez arduratzen dira gure gizarteak orokorrean baztertzen duen talde honi. Maiteren eskutik, bolondresa eta etxeaz arduratzen dena, jangela ezagutu dugu. Egunero jende askori ematen diete jaten bi txandatan, gainera ogitartekoak prestatzen dizkiete bazkaltzeko eta meriendatzeko. Pertsona guzti hauei jarraipen pertsonala egiten diete independenteak izan daitezen eta gizarteratu daitezen. Gaztelerako klaseak, laguntza juridikoa, laguntasuna eta garbiketa zerbitzua ere ematen diete.

Etxe honetatik familia behartsuentzat, ama gazteak eta bakarrik daudenak eta beren seme alabak errekurtso gutxirekin hazten saiatzen direnentzat ere etxebizitzak kudeatzen dituzte. Maitek ordu asko pasatzen ditu egunero, goizeko 7etan iristen da eta egun askotan ez da joaten gaueko hamaikak baino lehen. “Erantzun txar bat edo kexu bat ematen didatenean behartsuenekin nagoela pentsatzen dut, inork nahi ez dituenekin eta poz handia ematen dit. Nahiz eta batzuetan triste egon hemen indarra eta arrazoiak aurkitzen dira bizitzeko”, adierazten digu Maitek. Kontatzen digu gero eta gehiago direla Laguntza Etxera hurbiltzen diren gazteak eta honek irauten duela bolondres askoren lanari eta jendeak ematen dituen gauzei (umeen arropa, umeen kotxeak, larrien arropa, zapatak, mantak), diruari eta Caritasek urtean hirutan egiten dituen kanpainei esker.
Gure gizartearen errealitate hau gertutik ezagutu ondoren Hotzaldira gonbidatu gaituzte. Gauez etxerik gabeko 40 pertsona hartzen dituen etxe batera. Eguna Donostiako kaleetan pasatzen duten pertsonak eta gauean ongi hartu eta babesa ematen dien leku bat aurkitzen dute. Hau dio Jon Odriozola bolondresak: “Jendez inguratuta egotea eta inork jaramonik ez egitea bezalako bakardaderik ez dago”.

Bolondresak eta Hotzaldin bizi direnak sari soziala osatzen dute dagoenarentzat, familia bat balitz bezala eusten diote. Bolondresak beti dira erreferentzia. “Kaleko pobreak” Hotzaldira iristen direnean manta, eskuoihala eta galtzerdi parea jasotzen dute. Dutxatu, aldatu eta gaua lasai pasatzen dute. Lo ezin egin dutenak hitz egin eta barrua askatzen dute hilabetean gau bat pasatzen duten bolondresekin.

Hemen ez daude betirako, aldi baterako baizik. Caritasen lan guztia bezala honen helburua independenteak izatera iristea da eta horretara ailegatzen direnean ohea libre uzten dute beste behartsu batentzat.