Pasa den urtarrilak 30ean DBH 2.mailako ikasle talde batekin Herminia etxera itzuli ginen. Aurkezpen labur batzuen ondoren, berehala hasi zen gauzak lehen eta orain nola egiten ziren buruzko belaunaldien arteko hartu-emana deitu diezaiokegun bat-bateko elkarrizketa naturala. 

Gure ikasleak harrituta eta gogotsu entzun zituzten pasa den mendeko etxekolan neketsuak edota igaldeetako dantzaldiari buruzko kontuak. Ez zen gutxiago izan Herminia etxean bizi direnak jasotako ustekabea, guk gure denbora librean egiten duguna, janzten dugun erropa edota erabiltzen ditugun komunikabideen berri eman genienean. Zalantzarik gabe, oso aberasgarria izan zen guztiontzat.