Joan den urriaren 27an, batxilergoko 1. Eta 2. mailako ikasleak “Lo Que De Verdad Importa” kongresuan izan ginen Bilboko Euskalduna Jauregian.

Saioa goizeko 9:30tan hasi zen eta goizean zehar Lary Leon eta Sergio eta Juan Manuel Aznarez anaien aitormena jaso genuen. Lehenik Lary Leonek hitzegin zuen. Besorik gabe eta hanka bakarrez jaio zen emakume bat. Baina honek ez dio galerazten beste edozein persona bezala bizitzea eta honelako esaldiekin argitu gintuen: “Beharrak, zerbaiten hutsuneak bultzatzen zaitu, mundua mugitzen du”.

Bigarren hitzaldian Juan Manuel Aznarezek bere anai Sergiori buruz hitzegin zigun. Itsua jaiotzetik eta autista. Elkarrekin egin dute bidai bat eta “Benetako irrifarrea” dokumentala grabatu. Dokumental honetal bi anaien arteko lotura azaltzen da eta bien hobetzeko grina. Bukatzeko Sergiok pianoa jo zuen eta frogatu zigun gauza askotarako izan daitekeela gai desgaitasin bat edukita ere.
Bazkaltzeko tartetxo bat egin ondoren Pepe Romanori iritsi zitzaion txanda. Drogazale eta alkoholzale ohia. Bizitzan denetik probatu ondoren jakin izan du guzti hau alde batera utzi, bere bizitza zuzendu eta Mexikoko America futbol taldeko lehendakari izatera iritsi.

Hiru hizlarien bizitzak, desberdinak izan arren, garbi erakusten digute ahaleginduz eta benetan saiatuz posible dela gure bizitzako oztopoak gainditu eta helburu guztiak lortzea.