Errukiaren jubilau-urteak ia bost hilabete egin ditu jadanik eta ikastetxean hasierako ilusioa mantentzen saiatzen gara, horretarako, hasieran proposatutako proiektu guztietan parte hartzen jarraitzen dugu.
Horietako bat, Groseko Villa Herminia erresidentziako boluntario lanarena dugu. Bertara joan ginen joan den apirilaren 30ean, larunbata, DBH-ko 1. eta 2. mailetako ikasleok. Lau berriak ziren jardueran, gainerakoak errepikatzaileak, izan ere, boluntario lanak zaletasuna sortzen du. Hizketaldi, jolas eta iraganeko kantuen bidez egonaldi atsegin eta dibertigarria izan genuen. Hastea kostatu zitzaigun, baina badakigu datorren hilabetean itzuliko garela.