Urtero bezala, Maite, Rakel eta Angel udaltzainak Eskibelera etorri dira Bide Hezkuntzari buruzko saioak ematera.

Lehen Hezkuntzako lehenego mailan Maite udaltzainak azaldu zuen zer egin behar den kalean galtzen badira. Garrantzitsua dela etxeko helbidea jakitea, gurasoen telefonoa buruz jakitea eta udaltzainak ezagutu beraiengana jotzeko laguntza eske.

Bigarren mailan soinuak identifikatu eta trafikoarekin zerikusia zutenak klasifikatu zituzten. Zenbait jokuen bidez landu zuten eta belarriekin ikustea zein garrantzitsua den ikasi zuten.

Bostgarren eta seigarren mailan Angelekin patioan bizikletan ibili ziren, arriskutsuak diren egoeratan nola jokatu ikasteko.

Bitartean, ikasgelan Rakelekin Kahoot bat landu zuten Ipad-en bizikletan mugitzen direnean arrisku egoerak identifikatzeko.