Udazkena iritsi da, eta gure zuhaitzak kolorez aldatzen ari dira, paisai zoragarriak erakutsiz.

Hostoak erortzen ari direnez, umeen gustoko jarduera bat egin dugu Eskibelen. Agenda 21ak proposatutako ekintzak jarraituz, LH1 eta LH2 gelako ikasleak hostoak biltzen aritu dira eta zuhaitzen izenak ikasi ditugu hiru hizkuntzetan. Asko ikasi eta oso ondo pasa dugu.