Urriaren 25ean DBHko hirugarren mailako ikasleak Biodonostia ikerketa zentroa bisitatu zuten. Ikasle batek kontatuko digu esperientzia.

Hara iritsi ginenean mahai desberdinetan. eseri ginen. Jarduera antolatu zuten pertsonak aurkeztu ziren eta ondoren bakoitza zegokionera joan zen. Nere taldeari eta neri lehenengo tokatu zitzaiguna mikroskopioen jarduera izan zen. Gorputz atalen ehun desberdinak koloreztatzea eta mikroskopiotik begiratzea zen helburua.

Aurrena erreakzio-denbora jarduerara joan ginen eta kalkulatu genuen gure gorputzak erreakzionatzeko behar duen denbora.

Gero ADNren jarduerara joan ginen eta ikasle bakoitzak bere ADNa atera ahal izan zuen bere listutik.

Ondoren “gorputza: burmuina” jarduerara joan ginen. Hemen animalia desberdinen burmuinak konparatu genituen, txikienetatik haundienetara eta baita osatzen dituzten atal desberdinak ere.

Azkenik, nere taldea eta ni beste jarduera batera Joan ginen: zelula baten atalak. Hemen azaldu ziguten dauden zelula mota desberdinak eta beraien barruan dauden atalak.

Jarduera hau asko gustatu zaigu DBHko hirugarren mailako ikasleoi, oso interesgarria izan baita eta oso dibertigarria.