Caritasen “Hotzaldi” eta “Laguntza etxea” ezagutu ondoren eta beren beharrak gertutik ezagutu ondoren, batxilergoko ikasleak bilketa kanpaina solidario batean murgildu ginen centro hauei laguntzeko.

Horretarako, Batxilergoko 1. mailako ikasleak komunikazioaz arduratu ziren, hau da, eskolako gainerako kideak informatzea guregandik hain gertu dauden pertsonen benetako beharrez. Informazio kartelak egin zituzten eta maila guztietako ikasleei informazio saioak eman zizkieten. Batxilergoko 2. mailako ikasleak, gure aldetik, gelaz gelako bilketa egin dugu. Familia bakoitzak eman nahi izan dituen produktuen bilketa. Asko poztu ginen bilketaren bigarren egunean haur hezkuntzara joan eta konturatu ginenean kamioa beharko genuela jaso behar genuen guztia garraiatzeko.

Bilketa bukatu eta produktu guztiak sailkatu ondoren 650 janzki baino gehiago,550 higiene produktu eta literalki jateko 1000 gauza baino gehiago. Guztiei eskertu nahi diegu laguntza. Oso esperientzi interesgarria izan da eta aho zabalik utzi gaitu batetik batzuen beharra ikusteak eta bestetik gainerakoen eskuzabaltasunak.