Errioxako presidenteak itxi zuen jardunaldia

 

Joan den apirilaren 16an Logroñoko Riojaforum-ean COAS Irakaskuntza Taldeko XV. Irakasleen Jardunaldia ospatu genuen “Ikasiz jarraitzeko ideiak elkarbanatuz” izenburupean eta ekitaldia Errioxako presidenteak ixteko ohorea izan genuen. Gonbidatu izan genituen ere Hezkuntza Formakuntza eta Enplegu kontseilari Abel Bayo jn.a eta Logroñoko Udaletxeko Pedro Saez Rojo alkateordea, zeinak COASeko irakasleei nahiz Eusko Jaurlaritzako eta Errioxako zenbait ordezkari politikori ongi etorria egin zien hirira.

COASEKO ZUZENDARI OROKORRAREN HITZAK AMAIERA EKITALDIAN

Hizlari eta COASeko irakasle guztiei bertaratzeagatik eskerrak emanez hasi zuen Antonio Lopezek hitzaldia. Bigarrenik, jardunaldia prestatu zutenei, eta baita, Errioxako ikastetxeko eragile nahiz (Ikasturteko Guraso Ordezkari) IGOei ere, izan ere, Alcaste eta Las Fuentes ikastetxeak mantentzeko lan esanguratsua egiten dute musu-truk. A continuación agradeció al presidente su presencia, así como la de los políticos presentes en la jornada.

Eskaera egin zion presidenteari: gure hezkuntza eta pedagogia eredua bultzatuz jarrai dezala, eta bereziki, Banatutako Hezkuntza “gurasoek hautatzeko eskubidea duten Autonomia Elkarteko eredu anitzen arteko aukeretako bat izateagatik”.

 ERRIOXAKO GOBERNUKO PRESIDENTEAREN HITZAK

José Ignacio Ceniceros Errioxako Gobernuko presidenteak COAS Irakaskuntza Taldeko XV. Irakasle Jardunaldian errioxar Zuzendaritzak “bikaintasuna hezkuntza sistemako oinarritzat” izatea nabarmendu zuen.

Hiru oinarri sendoren gainean eraikitako hezkuntza eredua: aukeratzeko askatasuna, kalitatearen hobekuntza eta aukera berdintasuna. “Pertsona guztiek beren gaitasunak garatzeko duten esfortzu eta meritu ahalmenean sinesten dugu. Kalitatezko hezkuntza publikoa eta autonomia onartu behar zaion gizarte muineko hezkuntza ere bultzatzen dugu” aitortu zuen.

Gainera, hezkuntza berrikuntza eta bikaintasunak “hezkuntza bikaintasunarekin, irakurmen eta idazmen ulermena hobetzearekin, curriculum bikoiztasunarekin, IKTen erabilera didaktikoarekin, matematika eta zientzia gaitasunen hobekuntzarekin, hezkuntza kalitatearekin eta hizkuntza arrotzen sendotzearekin zerikusia dutela” azaldu zuen.

Errioxako Gobernuko presidentearen ustez “gurasoak dira beren seme-alaben hezkuntzaren erantzule eta askatasunez aukeratu behar dituzte beren hezkuntza eredu eta ikastetxea”, gainera, irakasleen lana azpimarratu zuen “hezkuntza sistemaren oinarria baita”. Honen harira, Errioxako Gobernuak “autoritate publikotzat hartzen duen legearen bidez” irakaslearen irudia nabarmendu nahi izan duela erakutsi zuen.

Bestalde, COASeko irakasleek haur eta gazteen formakuntzan duten “nahitaezko eginkizuna” nabarmendu zuen, bere ustez, “talde hau hezkuntzaren berrikuntzan erdu izatera gidatu duena” eta “ondo egindako lanean oinarritutako” hezkuntza bermatzen jarraitzera bultzatu zituen.

IRAKASKUNTZA ESPERIENTZIAK ELKARBANATUZ

COASeko pedagogia zuzendari Ana Perezek hasi zuen jardunaldi pedagogikoa hizlariak aurkeztuz.

Hitzaldien lehen saioa Ayaldeko Nicola Dignum-en hitzartzearekin hasi zen. Honek, MUN (Model United Nations) programa aurkeztu zuen: -Ayalde kide den- Nazioarteko ikastetxe talde batek sortutakoa, NBEren lana antzezten duena eta NBEak berak babesten duena.  Heidi Jack-ek (Ayalde) ikasgelan sorkuntza bilatzen duen Room 13 Eskozian sortutako -eta Europan zabalduz doan- proiektua aurkeztu zuen. Ayalde da Espainia osoan programa hau baliatzen duen lehen ikastetxea.

Beste bi hitzartze ere izan genituen. Batetik, José Bermúdezek (Munabe) Flipped Classroom (eskola alderantzikatua) azaldu zigun: ikasleek etxeko lanen bidez ikasgelan elkarreragin dezakete, eta horrela talde-lana bultzatu. Bestetik, Marta Tellaechek (Eskibel) “Balioak: izaten ikasiz” hitzaldiaren bidez, pertsonen formakuntzan metodologia berriak nola txertatu erakutsi zigun.

Bigarren saioa Irene Parrak (Alcaste) hasi zuen “Talde-lanaren bidezko ikaskuntza eta ikasgelan dituen onurak” hitzaldiaren bidez. Oinarri taldeak sortzen izan duen esperientzia nabarmendu zigun eta horrek ikasleengan eragin dituen onurak nabarmendu. Las Fuentes ikastetxeko bideo baten bidez iPad-a beste metodologia batzuekin (TBL, ohiturak, etab.) elkartuz eragindako ondorio onuragarrienak laburbildu zizkiguten. Joaquin Quintana eta David Bueno izan ziren bideoaren gidariak.

Hitzaldi orokorra Lemshage Akademi-ko zuzendari (Suedia) Anna-Lena Bengtsson-ek eman zuen. Ikastetxeak duela 20 urte Visible Thinking metodologia abiatu zuen Howard Gardner-en laguntzaz; horrela, Gardnerrek Harvard-en egin zuen ikerketaren esperientzia pilotu gisa balio izan zuen.

ONDORIO GISA

Aukera paregabea izan zen COAS IRAKASKUNTZA TALDEKO irakasleen lana eta ideiak partekatzeko, eta gure ikastetxeen hezkuntza proiektuaren kalitatearen inguruan jarduteko.