Urriaren 27an, DBH-ko 1. eta 2. mailetako ikasleek Galdakaoko Coca-Colaren lantegia bisitatu zuten eta edari ezagunen honen inguruko azalpen ugari eman zizkieten.
Gida batek marka famatu honen historiaren berri eman zigun lehenik:
Farmazia bateko langile batek sortu zuen Atlantan 1886an eta hainbesteko arrakasta izan zuen, ezen tabernetan 4$-en truke hasi zela saltzen. Hainbat edukiontzi diseinurekin hasi zen saltzen eta azkenik, edukiontzi formatu bat aukeratzeko lehiaketa bat egitea erabaki zuten. Alexander Samuelson-ek sortutako “contour” botila aukeratu zuten. Orain ere diseinu hau saltzen da, nahiz zenbait aldaketa jasan. Aurten, etiketa gardena jarri dute, originalaren antzekoa, erliebedun hizkiekin.
Edaria sortzeko Irlandatik karameluaren antzeko masa bat jasotzen dute eta urarekin, azukrearekin etab.ekin nahasten dute. Errezeta osoa oso gutxik ezagutzen duten sekretua da
Hitzaldiaren ondoren, lantegia ezagutu genuen. Coca-Colaz gain, beste produktu batzuk ere prestatzen dituztela ikusi genuen, (Aquarius, Fanta, Powerade…).
Azkenik, hasierako gelara itzuli eta edari bat, aurikular batzuk eta botila “aurreforma” bat aukeratzen utzi ziguten.
13.00ak aldera, autobusean itzuli ginen Donostiara. Parke batean bazkaldu eta oinez ikastetxera itzuli ginen.
Esperientzia eder eta dibertigarria izan zen.
Nora Arrillaga – Adriana Sierra
2º ESO