DBHko 3. Eta 4. Mailetako ikasleek Donostiako San Telmo Museoa bisitatu zuten joan den urriaren 27an.

Bi taldetan banaturik, gida batek Euskal Herriko, eta batez ere Donostiako historiaren berri eman zien. Amaitzean, hiriko leku historiko eta esanguratsuenak bisitatu genituen: San Vicente, Santa Maria, Bretxako azoka, Udaletxea, Konstituzio plaza.

Belle Epoque-ko erakusketara “itsatsi” zitzaigun ikaslerik ere egon zen. Esperientzia historikoa, zinez.