Martxoaren 4ean DBHko 1. mailako ikasleak telebistako telesailei buru. Ruth Gutierrez Delgadok, Nafarroako Unibertsitateko Komunikazio fakultateko irakasleak eman zuen saioa. Unibertsitatean, beste gai batzuen artean “Telesailen gidoia” gaia erakusten du.
Saio dinamiko batean, ikasleei oso ezagunak zitzaizkien telesailen zatiak ikusiz, Ruthek pentsarazi zien telesailek benetan helarazi nahi diguten mezuei buruz. Esplikatu zien telesailek menderatzen dituztela errealitatetik abiatzen direlako eta berari buruz hitz egiten dietelako eta horrela identifikatuta sentitzen dira. Baina hortik aurrera errealitatearen ulermenean eragin nahi digute. Esan zigun fikzioak gure portaeran, hizkeran, janzkeran, eta harremanetan eragiteko ahalmena duela, eta konturatu gabe erreferente bihurtzen direla guretzat. Egokiak ez diren edukiak eraman gaitzake errealitatea ulertzeko modu oker batera eta portaera desegoki batera.
Azkenik, eta ikus-entzunezko pasarte batzuen bidez, animatu gintuen eguneroko gauzen edertasuna bilatu eta mirestera eta errealitateaz gozatzera. Baita besteak laguntzera ere. Esan zigun, nahi badugu, ez garela aspertuko bizitzarekin, gure inguruarekin, gure lagunekin eta gure familiarekin. Azken kontseilu bat: “Utzi zu harritzen!” “Errealitatea beti da gehiago!”.