(74. ORRIALDEKO ERANSKINA IKUSI)

“Dices” gidak Eskibel 2016ko Espainiako ikastetxe hoberenen artean kokatu du. Estatuan editatutako lehen gida dugu hau, 19 urte baitaramatza sektorearen gailurrean hezkuntza ereduaren, formakuntza eskaintzaren, eta zerbitzuen azterketa zabala eginez, ikastetxe pribatu eta itunpekoen eremuan; probintzia bakoitzean kalitatearen eta prestigioaren arabera egokienak hautatuz.

WWW.INFOEMPLEO.COM web orriak eta Vocento Taldeak Gida honen 19. Edizioa bultzatu dute, beste behin Estatuko 300 ikastetxe pribatu eta itunpeko hoberenak hautatzeko asmoz. Gipuzkoan hiru ikastetxe hautatu dituzte onenen artean.

Espainiako Ikastetxerik hoberenen Dices Gidak gurasoek : “zein dira zure probintziako ikastetxerik hoberenak?” galderari emandako erantzunak ditu oinarri. Bestalde, beste parametro objektibo batzuk ere kontuan izaten ditu, adibidez: emaitza akademikoak, instalazioak, zerbitzuak, hizkuntzak, informatika, laborategiak, ikasgela bereziak, zuzendaritza pedagogikoa eta orientazioa, bekak, jangela eta ikastetxeak kanpoko jarduerak.

Gida honek COASeko beste lau ikastetxe ere hautatu ditu (Ayalde, Munabe, Alcaste eta Las Fuentes). Hautatutako ikastetxeen inguruko informazioa banatzeaz gain, gidak gurasoentzako baliagarriak diren beste zenbait eduki ere aipatzen ditu. Gurasoek ikastetxe bat hautatu nahi dutenean sortzen zaizkien galderak ebazteko informazio erabilgarria, hain zuzen: ikastetxe bat hautatzerakoan kontuan izan beharreko irizpideak, LOMCE legeak txertatzen dituen berrikuntzak, noiz eta nola izena eman, onartzeko baldintzak, bekak edota ikastetxeak baliatzen ari diren hezkuntza berrikuntza formulak