Maiatzaren 27an, Ikasturte Amaierako Jaia egingo dugu Donostia kulturaren hiriburutzat oinarri hartuta.

Desfilearen ondoren 5 urteko haurrei diplomak eta Batxilergoko 2. mailako ikasleei bekak eman zitzaizkien. Ondoren, emanaldiak hasi ziren, eta bestela ezin, 1. Eta 2. Batxilergoko ikasleak, 1 eta 2 urteko haurrek lagunduta, San Sebastian eguna gogorarazi ziguten Danborradaren bidez. Gero, Lehen Hezkuntzako 4. Mailako ikasleek zenbait ohitura donostiar erakutsi zizkiguten: surf-a, pintxo-potea, lasterketak edo Conchako barandako ballet-a. Gastronomiarako joera ere nabarmendu ziguten LH-ko 3 .mailako neskek.

Haur Hezkuntzako ikasleek Donostiako beste pasio bat erakutsi ziguten: musika jaialdiak. Jazz Jaialdia eta Musika Hamabostaldia nahiz munduko kororik hoberenetakoa, Donostiako Orfeoia, testigu izan ziren.

DBH-ko ikasleek Zinemaldiko alfonbra gorria aitzakiatzat, koreografia baten bidez harritu gintuzten.

Azkenik, kantu herrikoien doinuaz gozatuz, suzko zezenak eta su artifizialak izan zituen Aste Nagusia ospatu genuen LH-ko 1. eta 2. mailako ikasleekin batera.