Urriak 15, larunbata, Erain, Erain-txiki eta Eskibeleko familiak elkartu ziren familiarteko jardunaldia ospatzeko; errekorra lortuz ez bakarrik parte hartzean baizik eta lankidetzan ere.

Jardunaldia moto txikien txapelketarekin hasi zen. 2 eta 3 urteko ikasleak eta beren familiak bildu ziren. Garaikur eta diplomak banatu ondoren gainerako partaideak batu ziren jardunaldira. Volondres taldeen lanari esker dena ondo antolatu zen: bazkaria: menu diferenteekin, parrila, tonbola: opari ederrekin, taberna: aurten garagardo iturriarekin eta oso langile trebeekin, helatuen postua, goxokiak etabar.
Puzgarriak, ohe elastikoak eta zezen mekanikoa gelditu gabe aritu ziren lanean. Bingoak guraso eta ume guztiak bildu zituen” bonbo birtualaren” inguruan sarietakoren bat lortu nahian.
Buruhandiak txikienak eta hain txikiak ez direnak korrika jarri zituzten zabalgunean. Nahiz eta ez jakin oso ondo nork nori eginarazi zion korrika.

Bukatzeko KTA2 taldearen kontzertua. Giroa berotu zuen eta batzuk dantzan jarri ere.

“Lagundubeharra duen Eliza” erakundeari emango zaion diru kopurua ez badakigu ere bolondres guztiei eskertu behar diegu beraien laguntza larunbat honetan jai giro ederra lortzeko egindako lanagatik.

Gure esker ona parte hartu duten empresa eta norbanakoei:

BM eta Todo-Todo supermerkatuak, Urkabe, La Gula del Norte, Serrats Kontserbak, Chocolat Factory, UNISA oinetakoak, Javier Simorra, Ternua, Intxaurrondo sagardotegia, Salaberría sagardotegi, Beti-Jai jatetxea, Jana Ileapaindegia, Vasca Olañeta edaritegia, Coca-cola, Montte, Tallunce iluminazioa, Jorge San Martín, Gure-Bus, Tuco, Lurauto, Saint Gerons Mendaroko txokolateak, Ortiz kontxerbak, Bankinter, Amaiketako, Mercamueble, FNAC, Arantxa Azpiroz ileapaindegia, La cama del descanso, PK454, La Madame jatetxea, Basqueland garagardoak, Frigo helatuak, La Canasta taberna, Petit Comité eta Ruiz de Azua botika.
GUZTIOI. ESKERRIK ASKO!!!!