Pasa den maiatzaren 3an, DBH 2 eta 3, eta Batxilergo 1. mailakoak Begoñako Andra Mariarengana joan ginen aurtengo erromeria egitera.

 

Bertan otoitz egin eta Ama Birjinari abestu eta gero, Bilboko Itsas Museora joan ginen, bisita gidatu bat egitera. Bilboko portuak XIX. mendetik hona izan duen bilakaera kontatu ziguten. Bisita bukatzeko, itsas-korapiloak egiten ikasi genuen eta gure “arte-lanak” etxera eraman ahal izan genituen.