Urtarrilaren 22 eta 23an Murtzian, IDuka Hezkuntza Berriztatzeko Kongresua izan zen eta bertan izan ziren Coas Hezkuntza Taldeko pedagogia koordinatzailea, Ana Pérez, eta Eskibeleko ikasketaburua, Henar Parra.
Kongresu honetan, didaktika eta irakaslearen papera birplanteatzeko beharra nabarmendu zen, hain zuzen ere, gizarte honetan ikasleek informazioa eskuratzeko bide garrantzitsu eta azkarra dute eta bestalde, ezarritako edukiak eskuratzeaz gain, konpetentzia pertsonalen garapen sakona eskatzen zaie ikasleei.
Eskibeleko geletan errealitate diren eta ikastetxean ditugun berrikuntza proiektu ezberdinekin lotzen diren gaiak garatu ziren, hala nola, pentsamendu trebetasuna, pentsamendu ohiturak edota lankidetzan ikastea.
Ana Pérez eta Henarrek Salzillo Ikastetxeko proiektua ezagutzeko aukera izan zuten eta bertako irakaslego eta zuzendaritza taldearekin esperientziak elkartrukatzeko, hain zuzen ere, TBL Zentroen Ziurtagiria jaso izanaren nazioarteko aintzatespena dute bi ikastetxeek.