Beste behin, Pariseko ikastetxearekin egindako elkartrukeak komunikazioan, integrazioan, laguntasunean, hizkuntzan eta 3. DBH-ko ikasleen autonomian laguntzeko balio izan du.
HONAKOA DIOTE:
– Oso ongi hartu gaituzte eta hizkuntza eta kultura frantses asko ikasi dut
– Beldur pixka bat nuen, baino azkenean ongi pasa dut.
– Familiako kide bat gehiago izan naiz.
– Frantsesa ikasi jendea ezagutu, ireki eta leku berriak ezagutzen dituzu.
– Familiak hartu ninduen era gustatu zitzaidan, familiarekin eta neska frantsesekin batera egindako jarduerak, parkean egindako bazkariak, ikaskideekin geratzea…
– Esperientziaren bidez Pariseko eguneroko bizitza era dibertigarri, interesgarri eta didaktikoan bizi ahal izan dudalako gustatu zait.
– Esperientzia paregabea izan da eta gureak ez diren ohiturak eta bizimodua ezagutzeko balio izan dit.