Padeleko eskolaz-kanpoko klaseak emaitzak ematen doaz eta lehen aldiz Eskibeleko ikasleak kanpoko proba batera aurkeztu dira.
Aste buru honetan, Padeleko Gipuzkoar Federazioak antolatutako padeleko eskolarteko zirkuitoaren lehen proba izan zen. Eskibelen izenean parte hartu zuten ikasleak izan ziren: Blanca Yrízar, María Iruretagoyena , Maider Nieto eta Paula Carrasco, benjamin kategorian; María Framis, Paula Agut eta María Sanz, alebin kategorian eta Carmen Alday, Tadea Serrats, Carlota Rancel eta Myrian Bald, Infantil kategorian.