Abenduaren 14ean Gabonetako haur eta Lehen hezkuntzako festa ospatzen dugu familiekin. Aurten,kanta eta dantzekin Gabonetako oporretan bizi ditugun jai eta tradizioak gogoratu nahi genituen.
Abendua hasi orduko eskolako korridoreak jai giroan murgiltzen dira. Bertatik pasatzean gabon kanten musika entzuten da, ikasleak artistikoko gelara sartu eta ateratzen dira marrazkiak eta isipuak eskuetan dituztela, lehen hezkuntzan jaiotzaz betetako mahaiak daude, ikastetxeko sarreran jaiotza eta arbola jartzen dira eta eskolan eguberrietako festak biziko diren eskenatokia prestatzen da.
Eskenatokiko egutegia abenduaren 21ean hasi zen San Tomas jaiarekin eta lau urteko ikasleak gogoratu ziguten eguna baserritarrez jantzita. Hurrena LHko 6. Mailako ikasleak eta urtebeteko gelako ikasleak abenduaren 22ra hurbildu gintuzten Gabonetako loteriaren zozketarekin. Eguberrietako egun handietara, abenduaren 24 eta 25era, 5 urteko gelako ikasleak eta LHko 2. mailako ikasleak gerturatu gintuzten eta LHko 4. mailako gelaren eskutik abenduaren 28ra iritsi ginen. Elizak Inuzenteen eguna ospatzen du eta egun horretan “ohiko bromak” ere egiten dizkiogu elkarri.
Urtearen azken egunetan beste bi jai daude. Lehendabizi familiaren festa ospatzen dugu abenduaren 30ean. LHko 3. mailako ikasleak gogoratu ziguten eguna familia eta gabonei buruzko abesti alai batekin.
Urtea agurtu genuen abenduaren 31n Gabon Zaharreko afariarekin. Oraingo honetan 3 urteko gelako ikasleak alaitu ziguten jaia gabon kanta batekin, tronpeta jole alai batzuekin, Pupinis Sistersen koruekin eta Michael Bubleren konpainiarekin. Eta festarekin jarraitzeko ezinbestekoa da ohiko kotiloia. 2 urteko gelako ikasleak eta LHko 5. mailako ikasleak partaide guztiak jarri zituzten dantzan.
Urte berriarekin, urtarrilaren 6an, Errege eguna iritsi zen LHko ikasleen eskutik.
Denontzat jai hunkigarri, alai eta dibertigarria izan zen. Orain “Eguberri zoriontsua” opatzea besterik ez zaigu geratzen.