Eskibelgo Matematika sailak gure ikasleak beren matematika gaitasuna ikasgelatik kanpo frogatu dezaketen lehiaketetan parte hartzera eta beste ikastetxe batzuetako ikasleekin harremana izatera bultzatzen ditu. Horregatik, EHUk antolatzen duen Udaberriko Matematika Lehiaketan parte hartu dugu, beste behin.

Lehiaketan bi fase daude, lehena ikastetxean egiten da eta hautatutako ikasleak, apirilaren 23an, larunbata, Bilboko EHUko Zientzia eta Teknologia fakultatean antolatutako bigarren fasera igarotzen dira.