{gallery}noticias/alumnos/juegos-olimpicos-2018{/gallery}

Maiatzaren 4ean gure 1.DBHko ikasleak Anoetako Estadio Txikira joan ziren Eskolarteko Bullyingaren aurkako I Joko Olinpikoetan parte hartzera.

Goizeko 8:00etan eman zitzaion hasiera ekitaldiari Mundaiz ikastetxean olinpiar zuziaren piztearekin. Ikastetxe ezberdinetako errelebulariak Donostian zehar ibili ziren Udaltzainen zaintzapean eta zuzia Anoetako Estadio Txikira eraman zuten amaitzeko; han gainontzeko ikasleak izan zituzten zain. Gure errelebulariak Loreto de Carlos eta Ione Etxeberria izan ziren.

Behin suontzia zuziarekin piztu zenean, Donostialdeako beste ikastetxe batzuekin (Mundaiz, Santa Teresa eta Arantzazuko Ama) diziplina olinpiko ezberdinetan parte hartzeari ekin zioten. Erain eta Eskibelek talde bat osatu zuten eta izugarrizko arrakasta izan zuten froga olinpikoetan. 4x100eko erreleboa bien artean egin zuten eta izugarrizkoa izan zen, nagusitasun nabarmenarekin igaro zuten helmuga.

Domina olinpikoen entrega bukatuta, atseden hartu eta indarrak berritzeko tarte bat izan zuten. Ondoren, arratsaldean, eskola-jazarpenaren aurkako eta lagunartekotasuna sustatzeko jokoetan parte hartu zuten.

Eguna emankorra izan zen eta hurrengo edizioetan ere aurtengoan izandako gogo berarekin parte hartzea espero dugu,.

Zorionak Eskibel eta Erain!